Ekainaren 4an zabalduko da enpresa-proiektu berritzaileen garapenaren arloko bigarren deialdia, Bizkaian produktu, prozesu edo zerbitzuei osagai berritzaileak gehitzea sustatzen duena. Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen ditu laguntza horiek, eta BEAZekin elkarlanean kudeatzen dira.
Laguntza horien onuradun izan ahalko dira bai pertsona fisikoak bai lehendik dauden enpresak edo enpresa berriak, eta lehentasunezkotzat joko dira oinarri teknologiko aurreratuko enpresa-proiektuak edota ezagutzaren arloko proiektu trinkoak. Eskaerak 2015eko irailaren 15era arte aurkez daitezke.