Irailaren 30era arte egongo da zabalik Txekeo Teknologikoak programako eskaera-epea. Programa hori erronka edo arazo teknologiko jakin bati aurre egin nahi dioten enpresentzako pentsatua dago.
Dirulaguntza horri esker agente teknologiko baten aholkularitza jaso dezakete, zeinak irtenbidek identifikatzen lagunduko baitiete.
Zehazki, programa egoitza Bizkaian duten eta 5 eta 100 pertsona arteko plantilla duten enpresentzako dago pentsatua; Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, eta industria, turismo eta handizkako merkataritzarekin lotutako Zerbitzuen sektoreetakoak.
Aurrekontua 450.000 eurokoa da eta 10.000 eurora arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak jasotzen ditu.