Irailaren 30era arte zabalik egon go da epea Innobideak-Kudeabide programan laguntzak eskatzeko. Programa hori kudeaketa aurreratuko tresnak eta printzipioak aplikatuz enpresen lehiakortasuna hobetzeko pentsatua dago.
Kudeabide Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek batera koordinatzen duten programa da. Bizkaiaren kasu konkretuan, programa horretan parte hartzeko baldintzak dira egoitza lurraldean duten eta 5 eta 50 pertsona arteko plantilla duen enpresa bat izatea; Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, eta industria, turismo eta handizkako merkataritzarekin lotutako Zerbitzuen sektoreetakoa.
Horrez gain, ezinbestekoa da Euskalitek dohainik prestaturiko hasierako alderatze-txostena izatea.
Ekainaren 30ean amaitzen da Euskaitek prestatutako kontrastea eskatzeko epea.
2022ko aurrekontua 300.000 eurokoa da, eta laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezken gastuen % 60aren baliokidea izatea aurreikusten da; 7.200 euroko mugarekin.