Ekainaren 23ra arte egongo da zabalik Bizkaia Sortzailea foru programarako eskaerak egiteko epea, sormen-industriekin zerikusia duten jarduera ekonomikoko sektoreak sustatzeko helburua duena.
Hain zuzen ere, ikus-entzunezko, bideojoko, moda eta produktu, prozesu eta zerbitzuen diseinuko enpresentzat pentsatuta dago laguntza hori.
Baita BIDCk identifikatutako sektoreren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazi asmorik gabeko elkarte sektorialentzat: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barnealdeen diseinua, moda eta bideojokoak.
Beaz enpresaren lankidetzarekin kudeatutako laguntza. Gure talde teknikoaren babesa edukiko duzu!