Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailak sustatu eta Beazek kudeatzen duen Enpresa Proiektu Berritzaileen Garapenerako programan diru-laguntzak eskatzeko epea martxoaren 18a arte egongo da zabalik. Diru-laguntzon helburua balio erantsi handia eta hazteko aukerak dituzten enpresa proiektu berritzaileen bideragarritasun-azterketak egitea da.
Programa pertsonei eta finkatuta dauden enpresei nahiz jarduerari 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ekin dioten enpresei zuzenduta dago.