Martxoaren 18an amaituko da epea Berrikuntza Estrategikoa Bultzatzeko Programan eskaerak egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiak programa horren bidez Bizkaiko berrikuntza eta ikerkuntza sistema dinamizatzen duten eragileengandik datozen ekintza giltzarriak bultzatu nahi ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntza estrategikoa babesteko 2016ko programa abiatu du, 1.971.300 euroko aurrekontuarekin. Helburua dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek egiten dituzten jarduketak babestea da, jarduera horiek inpaktu esanguratsua badute, Aldundiaren berrikuntza alorreko lehentasun estrategikoetan kokatzen badira eta Bizkaiaren lehiakortasuna eta garapen iraunkorra hobetzen laguntzen badute.