Autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko laguntzak eskatzeko epea hasi da. Aldundiak, laguntza horien bitartez, babesa ematen du langabeek edo gizartetik baztertzeko arriskua duten pertsonek enpresa txikiak eta autoenplegu proiektuak sortu eta abian jar ditzaten. Eskaerak irailaren 30era arte aurkez daitezke.
Programak 4 neurri hartzen ditu barruan eta horietariko hiru eska daitezke maiatzaren 19tik aurrera:
. Itzuli beharrik gabeko laguntzak, gutxienez urtebete irauten duten lan-kontratuak egiteagatik.
. 30 urte arteko gazteek sustatutako enpresak abian jartzeko egin beharreko inbertsioetarako laguntzak.