Otsailaren 6an epea zabalduko da Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak Beazen laguntzarekin kudeatzen duen Berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza emateko 3i 2017ko Programan izena emateko.
Programaren helburua -2017an %128 handitu du zuzkidura, 4 800 000 euroraino-berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragin berezia jartzen duten ekintza integralen bidez, enpresen lehiakortasuna handitzen duten eragiteko indar handiko proiektuak laguntzea da.
10 eta 249 langile bitarteko ETEei zuzenduta dago, diru-laguntza eskatu ondoren eta 2017ko abenduaren 30a baino lehen hasitako proiektuentzat.
Eskaerak otsailaren 24a arte egin daitezke.