Beazek Berrikuntzaren Erosketa Publikoari (BEP) buruzko argitalpen bat argitaratu du. Helburua da Bizkaiko enpresa eta startupei tresna horren gakoak hurbiltzea, kontratazio publikoaren bidez irtenbide berritzaileak –merkatuan eskuragarri ez daudenak– garatzea sustatzeko.
“Eskari publikorako eta eskaintza teknologikorako Berrikuntzaren Erosketa Publikorako Gida bikoitza” izenburupean, eskuliburu bat da, eta bertan azaltzen da nolakoa den BEParen prozesua, faseak, motak, lege-esparrua, finantza-laguntzak edo eskarian – kudeatzaile publikoak – zein eskaintzan duen eragina: enpresak, startupak, ekintzaileak, I+G+b zentroak, unibertsitateak…
Bizkaiko jardunbide egokiei, BEParekin lotutako zalantza nagusiei eta estatuko eta nazioarteko erreferentzia-iturriak biltzeari buruzko atal bat ere badu.
Gida Beazek abian jarri duen zerbitzuaren lehen ekimenetako bat da, ikerketa eta berrikuntza indartzeko eta zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko estrategikoak bihurtu diren lizitazio mota horietan parte hartzea eta BEP sustatzea helburu duena.