Gembira Tech, Biolan Microbiosensores, Kimet Sport, Burdinola eta GHI Hornos Industriales enpresak –Bizkaiko Foru Aldundiak eta Basque Center for Applied Mathematics-ek egindako akordiari esker– modelizazio matematikoan aholkularitza jasotzen hasi dira.
3 hilabetez, enpresa horiek BCAMeko taldeen laguntza eta esperientzia zientifikoa izango dute, bi arlo zehatzetan: datuen diagnostikoa eta modelizazio fluidodinamikoa.
Lehenengoan, analisi estatistiko aurreratua, eredu iragarleen garapena eta machine learning teknikak landuko dituzte. Bigarrenean, zenbakizko ereduak definitzen eta garatzen eta prozesuak simulatzen eta optimizatzen lan egingo dute, besteak beste.
Lankidetza horren helburua da tokiko enpresa txiki eta ertainen eta startupen berrikuntza indartzea, ezagutza transferituz, eta “gaur egun erabiltzen ari ez diren baina berrikuntza-bidean dauden eredu matematiko aurreratuagoak aurkeztea”: Imanol Garcia-Beristain, BCAM.
Datuek hitz egiten dute, azpimarratu du Olatz Goitia BEAZeko zuzendariak. “Argia eta informazioa ematen dizute jarraitu beharreko ibilbideari buruz, nola hobetu eta zer irtenbide berri eman. Berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren bidea da”.
Lehen asteetako ustea da zerbitzua “prozesu aberasgarria dela bai haientzat (enpresak) bai guretzat (BCAM); izan ere, erronka berriak planteatzen dizkigute, mundu errealean aplikatuz metodo berriak garatzeko irtenbide berritzaileetan eta ideietan pentsatzea ahalbidetzen digutenak”, Dae-Jin Lee, BCAM.