Irailaren 11ra arte zabalik dago 26 urtetik beherako ekonomista bizkaitarrentzako bekak eskatzeko epea. Beka hauek BBK Fundazioak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak ematen ditu, Lanbideren lankidetzarekin.
Praktikak enpresetan egiteko beken iraupena sei hilekoa da eta horien barruan, praktika horiek ez ezik, lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun eta trebezien prestakuntza ikastaroa sartzen da.