Infobeaz

Beazek abian jarri du merkatuaren aurretiazko kontsulta bat korporazioaren informazio-plataforma lizitatu aurretik

Beazek abian jarri du merkatuaren aurretiazko kontsulta bat, korporazioaren informazio-plataforma baterako lizitazio publiko bat eratzen laguntzeko. MAK Kontratatzailearen Profilean eta Euskadiko Kontratazio Plataforman argitaratuta dago, eta erantzunak aurkezteko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik.

Kontsulta informazio-irtenbideen merkatuan diharduten eragile ekonomikoei zuzentzen zaie. Helburua ez da azken proposamenak lortzea, plataformak bete behar dituen baldintza tekniko eta funtzionalak identifikatu eta zehaztu ahal izateko informazioa biltzea baizik.

Plataforma adimenduna izango da, intuitiboa, erraz eta azkar erabiltzekoa, malgua, ez bakarrik dokumentuen kudeatzaile gisa, baizik eta askoz harago joateko eta gure bezeroekin informazioa komunikatzeko eta transferitzeko bide korporatibo gisa. Informazioa hainbat iturritatik jaso beharko du, elkarrekin erlazionatuz eta eskuragarri dauden datuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aukera emanez, horrela, Beazen erabakiak hartzeko modua optimizatuz.

Beaz

FREE
VIEW