Infobeaz

Bizkortu zure startupa! – 3. edizioa Beaz Acceleration Program

Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 3. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.

Zehazki, Beaz Acceleration Program enpresa teknologiko eta berritzaileei zuzentzen zaie, beren proiektua garatzeko laguntzaile berriak bilatzen dituzten negozio-eredu eskalagarriarekin.

Beazek gaikuntza-programa esklusibo bat jarri du hain esku, honako hauek emango dutena: IE Business School;  Mathieu CarenzoNorberto MugarzaNéstor GuerraSilvia Martínez eta Aletxu Echevarría, hurrenez hurren finantza-gaietan, networking industrialean, negozio-ereduetan, juridikoetan eta komunikazioan adituak; Seed Capital Bizkaiaren hasierako inbertsioa, 100.000 €-rainokoa; eta BAT, B Accelerator Tower eta bere komunitate globalerako sarbidea.

Lau baldintza bete behar dira programaren parte izateko:

  • Bizkaiko startup bat izatea, hazteko asmoz eta negozio-eredu eskalagarria.
  • Gutxienez bi pertsonako ekipoa eta irtenbide berritzaile eta diferentziala izatea.
  • Baliozkotutako MPV bat eta merkatuaren lehen metrikak eta ondorioak izatea
  • Proiektuan dedikazio osoa izatea

Hautagaitzen aurkezpenak inskripzio-formulario erraz bat eta memoria xehatu bat barne hartzen ditu, honako hauei buruzko informazioarekin: produktua/zerbitzua eta merkatua, fakturazioa eta urteko kontuak, inbertsioa eta finantzaketa eta enpresa hautagaien taldea.

Eskaera egiteko epea amaitu ondoren, onarpen publiko-pribatuko batzorde batek ebaluatuko ditu aurkeztutako hautagaitzak, eta ondoen baloratutako startupekin bilduko da, Beaz Acceleration Program programan duten kokapena sakontzeko eta egiaztatzeko.

Programaren oinarriak

Beaz

FREE
VIEW