Infobeaz

Beaz_Networking: Gurutzetako Erietxearen erronka

Otsailaren 15an beste Beaz_Networking saio bat burutu zen Beazen Bizkaia Open Future_ programako beste erronka bat aurkezteko. Oraingo honetan Inés Gallego, OSI EECko Berrikuntza eta Kalitate zuzendariordeak, eta Gaspar Lantarón, Gurutzetako Erietxeko OSI EECko integrazio zuzendariordeak bildu zen 16 enpresari erronkaren xehetasunak azaldu zizkien, galdera bati erantzuteko: Nola lagun dezakete teknologia berriek bizi ohitura osasuntsuak sustatzen?

Horixe da Gurutzetako Unibertsitate Erietxeak orain berritzaile eta ekintzaile talentudunei plazaratzen dien galdera. Helburua?: Ohitura oso osasuntsuak ez dituen biztanleria identifikatzea hobetzeko asmoz.

Helburu zehatzak:

  • Oso   osasuntsuak ez diren ohiturak dituen biztanleria identifikatzea, haren ohiturak eta etorkizuneko bizi kalitatea hobetzeko.
  • Bizi ohitura osasuntsuez informatzea.
  • Nola lagun genezake bizi ohitura osasuntsuak hartzen?
  • Lehenengo sintomak ohartu orduko erreakzionatu beharraz gizartea kontzientziatzea.
  • Gaixoak gaixo kroniko bihur daitezen saihestea, beren osasuna kontrolatzen eta bizi ohiturak aldatzen lagunduz.
  • Gaixoei zalantzak argitzea gaixotasunei dagokienez.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=W30y43FvpZ4&feature=youtu.be&w=800]

Save

Save

,
Beaz

FREE
VIEW