Irailaren 15ean BIC Bizkaia Ezkerraldean Bizkaia Open Future (BOF_) programaren barruan beste sentikortze-saio bat burutu zen, oraingo honetan Fabrikazio Adimentsuaz hitz egiteko. Eztabaida interesgarrian 4.0 industriarantz aldatzea gure enpresentzat proiektu bideragarri eta arrakastatsua izan dadin “hiru gako nagusiak” azaldu ziren
Hizlariak Jon Salvidea (Savvy Data Systems), Iker Gutierrez (Sisteplant), Francesc Perarnau (Gestamp) eta José Ignacio Abascal (Airbus Defence and Space) izan ziren eta beren hausnarketan adierazi zuten internet of things, big data, sistema ziberfisikoak, adimen artifiziala edo cloud computinga lagungarriak direla lantegi-inguru adimentsuak, kalitatedunak eta emankorragoak lortzeko.
Haien iritziz gaurko eta etorkizuneko erronkei begira gure lantegiak adimentsuak eta lehiakorrak izan daitezen hiru gako daude. “jakintza eta haren kudeaketa; errealitate bakoitzaren beharrizanetara hobekien egokitzen diren teknologia aurreratuak txertatzea eta garatzea, eta, batez ere, pertsonak eta talentu kualifikatua lortzeko gaitasuna.”
Hurrengo BOF_ sentikortze-saioa -jende ororentzat zabalik- urriaren 20an izango da eta eztabaidatzeko gaia “Robotikaren demokratizazioa: Smart robotak 4.0 industrian” izango da.