Bizkaia Open Future_ k abian jarri du Bizkortze Komertzialeko Programa berri bat, oinarri teknologikoko ETE eta startupei zuzenduta. Hauek merkaturatze-fasean dagoen produktu bat eduki behar dute, Telefónicaren zorroan egokitzen dena, eta bizkortuak izatea behar dute bezeroengana hurbiltzeko prozesuan. Eskaerak azaroaren 8ra arte bidal daitezke.
Programa berri honen helburua 5 enpresa arte enpresa eskuratzea da, teknologia digitaletan oinarritutako konponbideak dituztenak, zehazkiago Big Data, IoT, Segurtasun, Erabiltzailearen esperientzia, Kanalaniztasun eta eraldaketa Digitalean.
Aukeratze-prozesua gainditzen dutenak hiru hilabetez (luza daitezke) Bizkortze Komertzialeko Programan parte hartuko dute eta, horrekin batera, egiazko merkataritza hurbilketa lortuko dute Telefónicaren eskutik.
Esperientzia hori bizi izan du Ludusek eta oso positibotzat jotzen du:” aukera eman digu fakturazio eta bezerotan hazteko eta ukiezinetara heldu arte azken milia ibiltzeko. Lehen unetik bertatik lantalde osoan harreman estu eta zabala egon da”.
Bizkaia Open Future_ ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak batera bultzatzen dute, industria sektorearen eraldaketa digitala sustatzeko. Duela bi urte abian jarri zen eta estrategiaren barruan Berrikuntza Irekiko Programa eta Sentikortze eta ekintzaileak prestatzeko Programa daude. Orain Bizkortze Komertziala ere erantsi zaie.
Programa berria sakonago ezagutu nahi baduzu Bizkaia Open Future_k jardunaldi bat antolatu du urriaren 30ean BIC Bizkaia Ezkerraldean eta bertan gako guztiak azalduko dira.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=wOkj0j_d48U&w=800]