Infobeaz

Bizkaiko inkubategi-sarearen 2015eko balantzea

BIC BizkaiaBizkaiko inkubagailuen sarean ehun enpresatik gora daude; 465 enplegu sortu dituzte enpresok, eta 21.5 milioi fakturatu dituzte  2015eko balantzean agertzen diren datuen arabera.  

Txostena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek parte hartzen duten sei inkubagailuei dagokie: BIC BizkaiaBIC Bizkaia Ezkerraldea, Design KabiDeusto KabiKBi Digital eta Zitek.

Espazio horiek instalazio eta ekipo teknologiko erkideak baino askoz gehiago eskaintzen die enpresei; izan ere, Imanol Pradalesek azaldu zuenez, «… partekatzeko eta elkarlanean jarduteko lekua da, beste enpresa eta proiektu batzuekin batera jarduteko tokia, sinergiak eta ezagutza aprobetxatzeko edo prestakuntza jasotzeko gunea».

Datuok adierazten dutenez, inkubagailuek, gainera, inpaktu argia dute enpresa-ehunean; izan ere, « Proiektuak bizkortzeko eta elkarrekin lotzeko tresna bat da, negozio-aukera berritzaileak sorrarazteko eta hazteko tresna, jarduera ekonomikoa eta enplegua eragiteko ahalmena duena».

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=Vvat2eE6Vyk&w=650]

,
Beaz

FREE
VIEW