Infobeaz

Bizkaia Open Future_: Tecuni eta Ingeteam erronkaren irabazleak

Isetic  eta RetailSights enpresek irabazi dituzte Ingeteam eta Tecuni enpresek Bizkaia Open Future_ programaren barruan plazaratu dituzten erronkak.  Ondorioz, enpresak ordaindutako pilotua egingo dute eta Bizkaiko Foru aldundiaren 20 000 eurorainoko diru-laguntza jasoko dute. 

Isetic startup tecnologikoa BIC Ezkerraldean kokatuta dago eta espezializatuta dago digitalizazio-konponbideak garatzen eta negozio-prozesuak kontrolatzen, datu-bolumen handiak denbora errealean kudeatzen eta 4.0 industriarako ekoizpen prozesuak kontrolatzen. Proposatzen duten konponbidea Ingeteamek aukeratu du enpresaren segurtasun-sistemak eraginkorrago egiteko.

RetailSights startup mexikoarra enpresari aplikatutako inteligentzia artifizialean espezializatuta dago, ikusmen artifizialaren bidez enpresen eta kontsumitzaileen aktiboen jokaera aztertzeko eta neurtzeko. Tecunirekin batera konponbide teknologiko bat garatzeko lanean ari dira, luminarien inbentarioa era automatizatuan egiteko.

Bizkaia Open Future_ren lehen edizioari amaiera ematen dion lehen edizio honetan 49 startup, ETE, Unibertsitate eta zentro teknologikok esku hartu dute, Estatukoak zein kanpokoak.

Beaz

FREE
VIEW