Atzo EHUko Bizkaiko Campusean unibertsitateko ekintzailetza errekonozitzen duten Abiatu sarien 7. edizioko irabazleak jakinarazi ziren. Keynetic eta Gik startupek lehenengo tokia lortu zuten; Edurobotic eta Arquienak bigarrena.
Unibertsitateak, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Beazek bultzatzen dituzten Abiatu sariek enpresa berritzaile edo oinarri teknologikoko bat sortzeko urratsa egin duten ikasle gazteen -oraindik unibertsitatean egonda- ahalegina errekonozitzen dute.
Hauxe da 2016an Jon Matías eta eta Jokin Garaik, Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskola Teknikoko ikasleek, sortutako Keynetic Technologies startuparen kasua. Elkarrekin balio erantsi handiko sareko segurtasunerako konponbide berri bat garatu dute, malgua eta eskalagarria, SND teknologia erabiliz, softwarez definitutako sareak. Keynetic, gainera, BIND 4.0.-ren bigarren edizioan parte hartzen ari diren startupetako bat da.
Gik Blue-ren atzean -Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, 2015 – sei ekintzaile daude: Taig Mac Carthy, Aritz López, Iñigo Alday, Gorka Maiztegi, Sheila Aguilar e Imanol López. Haien burutik ardo urdina sortzeko ideia sortu zen, “kolore horrek mugimendua, berrikuntza eta infinitua irudikatzen dituelako”. Gaur egun haien online enpresak mundu osoan saltzen du.
Lehenengo saria irabazi zutenez, Keynetic eta Gik Bluek 5000na euro jasoko dituzte.
Arquinea (Arkitekturako Foi-Eskola Teknikoa), 2014) enpresak diseinu eta irudi korporatiboa egiten du, ofline eta online; guneak egokitzen ditu eta zaharberritze energetikoan ere badihardu.
Edurobotic-ek (E.U.I.T.I eta Informatika Ingeniaritza fakultatea, 2015) hezkuntzako programazio eta robotikan dihardu, sormena eta berrikuntza garatzeko, taldean lan egiteko eta ikasleen jakinmin intelektuala pizteko.
Bigarren saria irabazi dutenez 2500 € jasoko dituzte.