Infobeaz

BasqueNode-k euskal ETEekiko konpromisoa berritzen du

Red EENEnterprise Europe Network Sarearen BasqueNode izeneko partzuergoak lankidetza-akordio berria sinatu du 2015-2020 epealdirako; akordio horren bidez, Beazek, Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritzako Ganberek eta Spri Taldeak eta Innobasquek euskal ETEei Europan diren negozio-aukerei buruzko aholkularitza-zerbitzuak ematen jarraitzeko parada izango dute.

Europa, Asia eta Amerikako 50 herrialdetik gorako ia 600 erakunde biltzen ditu EENek; erakunde horiek guztiek helburu bera dute: Europako enpresen lehiakortasuna bultzatzea, nazioartekotzearen, teknologiaren transferentziaren eta finantzabideak atzitzeko aukerak izatearen bitartez. Sarea 2008. urtean sortu zenetik, 8.200 lankidetza-akordio baino gehiago sinatu dira enpresaren eta teknologiaren alorretan; horietako 33 euskal enpresek sinatu dituzte Basque Node Sarearen bidez.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA