Ihobek, Novia Salcedo Fundazioarekin batera, enpresei, ETEei batez ere, produktuaren ingurumen-adierazpenak (Environmental Product Declaration ingelesez) sortzen laguntzeko lan-arlokoak ez diren praktiken programa abiarazi du basque ecodesign HUB ekimenaren markoan.
Industrian produktuaren ingurumen-adierazpenak sortzeko printzipioen eta oinarrien gaineko prestakuntza emango zaie hamabost gazteri. Ikasgeletan prestakuntza teorikoa amaitu ondoren, 2016ko ekainaren 1etik aurrera, hamabost gazte horiek laguntza eskatzen duten lehen hamabost enpresetan praktikak egingo dituzte. Praktikaldia bost hilabetekoa izango da, eta astean gehienez 35 ordu beteko dituzte (egunean 7 ordu).
Programa honi esker, enpresek berezko produktu edo zerbitzuei buruzko PIAk argitaratzeko beharrezko dokumentazioa sortuko dute. Era berean, ikasleen trebakuntzan lagunduko da, eta lan-munduarekin lehen kontaktua edukitzea ahalbidetuko da. Bilboko Harrobia plazan egoitza duen basque ecodesign HUBek bizi-zikloaren analisia egiten duten software komertziala lagako die ikasleei, adierazpenak prestatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 20an amaituko da. 15 eskabide baino gehiago jasoz gero, aurkezteko ordena errespetatuko da. Mezu honi erantsita, programari buruzko informazio osoa eta parte hartzeko eskaera-formularioa aurkituko dituzu.