Infobeaz

Aldundiak Be Basque Talent Network sarea aurkeztu du

BizkaiaTalentTalentua eta Euskadirekin lotura izan edo nahi izatea dira baldintzak Be Basque Talent Network sarean sartzeko. Aldundiak bultzatzen du, gure produkzio-ehunaren eta gizartearen beraren esku Bizkaiko hazkuntzan giza kapitala eta oinarrizko ezagutzak jartzeko.

Sarea Bizkaia:talentek kudeatzen du eta, horri esker, enpresak mundu guztian talentuarekin harremanetan jarri ahal izango dira; horrez gain, profesionalak elkarren artean kontaktuan jarriko dira eta euskal enpresekin erlazioa izateko aukera eskainiko zaie. Oraingoz jada munduko 65 herrialdeetako 5.000 profesional prestatu eta ikerlari baino gehiago daude sartuta.

Talentua sustatu, atxiki eta lortzea da Bizkaiko Foru Aldundiko estrategia ekonomikoaren oinarrietako bat, beraz, azkeneko hamarkadan ia 7 milioi euro inbertitu ditu, oso prestatuak dauden 145 profesional eta ikerlari Bizkaian prestatu eta 60 erakunderi lotzera.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA