Infobeaz

Aldundiak barne-ekintzailetza bultzatzen du

Martxoaren 7ra arte zabalik egongo da epea Enpresa berritzaileak sortzeko programan eskaerak egiteko. Horren bidez Bizkaiko Aldundiak enpresa berrien sorkuntza era barne-ekintzailetza proiektuetan negozio-unitate berriak sortzea bultzatzen du.  

Hain zuzen ere azken gaiari dagokionez 2019ko dekretuak berritasuna dakar, diru-laguntza hartzeko lanpostu-kopurua 7ra gutxitu baitu, enpresa txikiek beren estrategia dibertsifikatzeko erraztasunak emanez.

Negozio-unitate berrien sorkuntza bultzatzea da Eusko Jaurlaritzak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin, 2014tik sustatzen duen “Barne-ekintzailezta bultzatzeko, UP Euskadi” ekimenaren helburua.

Lau urteotan ekimenean 40 enpresa eragile sartu dira eta laguntza eman zaie zenbait barne-ekintzailetza proiekturi, hainba ekintza eginez gaitzeko, banaka laguntzeko eta sentikortzeko.

Gainera, zenbait programa eta zerbitzuren bidez, diruz lagundu zaio “barrutik ekiteari”. Hauxe da Enpresa Berritzaileak Sortzeko foru programaren kasua, non duela zenbait urtetatik erakunde onuradunen artean barnetik ekiten dutenak sartzen diren eta 2019ko gaurkotzearekin antolakunde gehiago onura daitezen nahi du.

 

 

 

,
Beaz

FREE
VIEW