Infobeaz

50 beka Euskadiko Gazte Enplegurako Programan

Programa de empleo jovenla Caixa” Gizarte Ekintzak, Bizkaiko Enpresen Konfederazioak (CEBEK) eta Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, “Euskadiko Gazte Enplegurako Programa” gauzatzeko 50 beka emango dituzte.

Programa horren bidez, Deustuko Unibertsitatean 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan graduko ikasketak bukatu dituzten pertsonek CEBEKen kide diren enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute, prestaketan zehar ikasitakoa beren kualifikazio profesionaleko zereginak eginez garatzeko.

Enpresek eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 22tik urriaren 22ra izango da.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA