Infobeaz

BIND 4.0, zazpigarren edizioko startup finalistak

32 herrialdetako 67 startup sailkatu dira BIND 4.0. programaren seigarren edizioko finalista gisa. Hautatutako hogeita bi euskaldunetatik bederatzi Bizkaikoak dira.

Hona hemen: Euskal Oxcitas Biotek, Fisfy Health eta We Are clickers, adimen artifizialaren arloan; Madit Metal, fabrikazio aditiboan; Buho Electonics Global Company, IoTn; Arrecife EnergyInnomySix to Go Solutions eta Spouted Bed Solutions, bestelako teknologietan.

Hemendik aurrera, programako bazkide korporatiboek erabaki beharko dute zer teknologia-motatan inbertituko duten eta zer startup izango dituzten gaur egungo erronka bati aurre egiteko. Urtarrilaren 27an, hautatutakoen izenak argitaratuko dira. Horiekin batera, 24 astez, 4.0 industriaren proiektu pilotu bat garatuko dute energia garbi eta iraunkorraren, elikaduraren, osasunaren edo digitalizazioaren esparruetan.

BIND 4.0 agendan beste bi data garrantzitsu ageri dira: 2022ko otsailaren 6a azelerazio-programa hasteko egun gisa, eta uztailaren 6a Demo Day eta garatutako proiektuen aurkezpenerako data gisa.

Beaz

FREE
VIEW