Infobeaz

BFA laguntzak – Trantsizio Digital eta Berdea Programa

Uztailaren 31ra arte Trantsizio Digital eta Berdea programaren lehenengo eta bigarren ildoetarako eskaerak egiteko epea zabalduta dago. Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen du enpresei digitalizazio-proiektuak eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak bultzatzen laguntzeko xedearekin, beren lehiakortasuna hobetu dezaten eta aztarna ekologikoa murriztu dezaten.

1. ildoa – Planak egitea eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.

2. ildoa – oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzea, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, seinaleak eta datuak integratzea enpresan, zibersegurtasuna.

Laguntza egoitza Bizkaian duten eta 5 eta 250 pertsona arteko plantilla duten ETEentzako pentsatua dago.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez eskatuko da.

Beaz

FREE
VIEW