Infobeaz

B-Venture 2024 ekitaldian parte hartzeko aukeratutako startupak

Urriaren 15ean eta 16an, B-Venture ekitaldiko bederatzigarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekintzailetza sustatzeko asmoz El Correok antolatutako foroan parte hartzeko aukeratu diren startupak.

Bizkaiko hamar startup izango dira deialdi berriaren protagonistak: Agria Zero Emissions, Giideba SaludHeuristikIBD Itsas BioDesign, JIMM MonitoringLowerton Tech, Saluta BizkaiaSenstileSpouted Bed Solutions, UbykoAcceleration RoboticsBlink! SaddlesD-SightE Process MedFuVeXKDPOFKreios SpaceLetMeParkLinguistic Factory, PolykeySolarMenteStockbotThe Residential ClubYenxa by Almotech, Zenit SolarZyon Helmets, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Katalunia eta Madrilgo startupak, alegia.

B-Venture ekitaldian haien proiektuak ikusaraziko dira eta baliagarria izango da horien sustatzaileak harremanetan jarri daitezen edizio honetako enpresa eta inbertitzaileekin.

Gainera, startup bakoitzak stand bat izango du Euskaldunako hallean eta, hilabetez, prestakuntza espezializatua jasoko du Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitatean.

Sarrerak salgai

 

Beaz

FREE
VIEW