Infobeaz

2020ko Think Big sariak erabaki dituzte

Zortzi proiektu nabarmendu dituzte Zitek-ek ematen dituen Think Big sarien hamaikagarren edizioan. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk bultzatzen dute eta proiektuen kopuruak unibertsitatea inguruan ekintzailetzak sortzen duen jakinmin gero eta handigoa adierazten du.

Aurten bi arrazoirengatik nabarmentzen diren 21 proiektu aurkeztu dira sarira: aniztasunarengatik, bai aurkezten dituztenen prestakuntzan, bai konpondu nahi dituzten arazo motetan, eta heldutasunarengatik.

EHUko 9 fakultatetako ikasleek proposatu dituzte proiektuak: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Zuzenbide, Hezkuntza, Biologia, Medikuntza eta Erizaintza, Gizarte Zientziak eta Komunikazioa, Zientzia eta Teknologia, eta Psikologia Fakultatea.

Planteatutako irtenbideei dagokienez, aniztasuna da berriz ere nabarmendutako gaia: eskalada, animalien geolokalizazioa, lehergailuen detekzioa, zaurien orbaintzearen digitalizazioa, osasun mentala, merkataritza adimenduna edo edertasun jasangarria, besteak beste. Digitalizazioari, osasunari, iraunkortasunari eta tokiko merkataritzari lotutako erronkak errepikatzen dira.

Unibertsitateko master eta doktoregoetako ikasleei ere zuzenduta, proiektuetako batzuk ikerketa-taldeen mailan daude eta irakasle eta ikertzaileen laguntza dute. Zenbait proposamen master amaierako lanetatik datoz, eta, kasu batzuetan, enpresa gisa eratu dira dagoeneko, eta Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak ekintzailetzarako bultzatzen dituen laguntzak eskuratu dituzte.

“Aurkeztutako proiektuen % 50 martxan jartzeko bidean dira, eta ez dira ideia on batean soilik geratzen”, azaldu dute sarien banaketan. Olatz Goitia Beazko zuzendariak azpimarratu zuenez, hori garrantzitsua da: “jakintzaren eta ekoizpen-sektorean duen aplikazioaren arteko lotura zarete, lortutako ezagutza eta unibertsitatean garatutako ikerketak Lurraldean berrikuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzeko erabili ahal izatea ahalbidetzen duzuenok”.

Sariak:

1.a – Auziker – Ainhoa Isla eta Luis Bartolome – Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Estatuko segurtasun indarren txakur-unitateen entrenamendurako lehergai bat detektatzea ahalbidetzen duen beita.

2.a – Roseo Eólica Urbana – Mario del Río eta Ariana Martín – Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Sorkuntza eolikoko sistema eta toki baten potentzial eolikoa neurtzeko tresna.

3. sariak:

Bee Agritech – José Miguel León, Lorena Ruiz de Larrínaga, María del Carmen Navarro – Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Erleak eta ingurumena babesten dituzten produktu eta zerbitzu bioteknologikoak

. 4 urtaroak Mindfulness Birtuala AGHNan – Amaia Olarza, Goretti Soroa, Aitor Airtzeta – Psikologia Fakultatea – Errealitate birtuala eta mindfulness-a batzen dituen arreta-defizitaren tratamendua.

Accesitak:

Loop – David Vázquez, Aitor Blanco, Iosu Erauskin – Bilboko Ingeniaritza Eskola

Gomutak – Juan Ignacio Llorente, Kerman Sanjuan – Hezkuntza eta Informatika Ingeniaritza Fakultatea

Nanodiab -Izaskun Morillo, Naroa Dadie, Cristina Huergo, Daniel Sanlés – Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Beaz

FREE
VIEW