EHUko 94 ikasle lehiatu dira aurten Bizkaiko campuseko unibertsitate ekintzailetza saritzen duen Think Big lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztien artean epaimahaiak lau nabarmendu ditu: Petrobacter, Lectril, Looc, y Biolum.
Lehiaketak unibertsitateko ikasleen ekintzailetza-gogoa sustatu nahi du, euren jakintza komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatzen erabil dezaten akuilatuz.
Aukeratuak izan diren laurentzat dagoen sari ekonomikoaz gain, Think Bigek aukera ematen dio bere enpresa-ideia abian jarri nahi duen edonori trebatzeko, diru-laguntzak eta finantziazioa bilatzen aholkularitza jasotzeko, eta Zitek programaren hiru haztegietako batean lokal bat edukitzeko.
Zitek ekimena 2000. urtetik bultzatzen dute EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek.