Infobeaz

Aldundiak enpleguarekin eta talentuarekin duen konpromisoa berretsi du

plan empleo webUrtarrilaren 20an, Ekonomia Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek 2012-2015 Enplegurako Planean aurten sartutako berritasunak aurkeztu zituen. Horien artean, nabarmentzekoak dira plan hori indartu izan dela 4 milioi euroko funts berezi batekin, programa berri bat sortu dela ā€“Lan Berri, luzaroan langabezian egon direnei zuzenduaā€“ eta enpresei laguntzak emango zaizkiela 30 urte bitarteko gazteei kontratu mugagabeak egiteko.
Talentua sustatzearen arloan, berriz, Pradalesek jakitera eman zuen bikaintasuneko trebakuntza lagunduko dela, lanbide-hobekuntzako ikastaroak eginez atzerrian, ospe handiko nazioarteko zentroetan, edo Euskadiko unibertsitate batekin batera elkarlanean, bai eta Bizkaia Sortzailea programaren barruko jarduera-sektoreetako enpresetan praktikak eginez ere.
2012-15 Enplegurako Planean sartutako ekimen berriek ia % 29ko gehikuntza dakarte bere garaian Bizkaiko Foru Aldundiak egin zuen hasierako zuzkidurarekin alderatuta. Horrek ā€“Pradalesen hitzetanā€“ erausten du ā€œapustu oso handi bat, baina oso beharrezkoa aldi berean, egiten ari garela, eta haren bitartez berritzen dugula enpleguarekin eta talentuarekin erakundeak daukan konpromisoa”.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA