Urtarrilaren 20an, Ekonomia Sustatzeko foru diputatu Imanol Pradalesek 2012-2015 Enplegurako Planean aurten sartutako berritasunak aurkeztu zituen. Horien artean, nabarmentzekoak dira plan hori indartu izan dela 4 milioi euroko funts berezi batekin, programa berri bat sortu dela –Lan Berri, luzaroan langabezian egon direnei zuzendua– eta enpresei laguntzak emango zaizkiela 30 urte bitarteko gazteei kontratu mugagabeak egiteko.
Talentua sustatzearen arloan, berriz, Pradalesek jakitera eman zuen bikaintasuneko trebakuntza lagunduko dela, lanbide-hobekuntzako ikastaroak eginez atzerrian, ospe handiko nazioarteko zentroetan, edo Euskadiko unibertsitate batekin batera elkarlanean, bai eta Bizkaia Sortzailea programaren barruko jarduera-sektoreetako enpresetan praktikak eginez ere.
2012-15 Enplegurako Planean sartutako ekimen berriek ia % 29ko gehikuntza dakarte bere garaian Bizkaiko Foru Aldundiak egin zuen hasierako zuzkidurarekin alderatuta. Horrek –Pradalesen hitzetan– erausten du “apustu oso handi bat, baina oso beharrezkoa aldi berean, egiten ari garela, eta haren bitartez berritzen dugula enpleguarekin eta talentuarekin erakundeak daukan konpromisoa”.
- Home
- Beazen bloga
- Albisteak
- Aldundiak enpleguarekin eta talentuarekin duen konpromisoa berretsi du