Infobeaz

Top Ten Training. Ekintzailetza digitalerako 10 gako

Top ten trainingAzken urtean Beaz ohartu da ekonomia digitalarekin zerikusia duten gaiekiko jakinmina gero eta handiagoa dela.

Beharbada maila ezberdinetan eta ez beti alderdi berberei buruz, baina nabaria da ekintzaileek, startupek eta errotuta dauden enpresek ere gero eta kezka handiagoa erakusten dutela garrantzi estrategikoa hartzen ari den gai bati buruz.

Ekonomia digitalari buruz nola ikasi eta jakintza nola eman, hona hemen behin eta berriz agertzen den arazoa enpresa berriak eta negozio berriak sustatzeaz hitz egiten dugunean.

Gai honi heltzeko era bi ikusi ditugu: benetako adituek informazio giltzarria eta, batez ere, negozio hauen garapenean esperientzia handia eskaintzen diguten egitarau bat prestatzea; eta parte hartzen duten pertsonak –kopuruz garrantzitsua izan dadila ahaleginduz- elkar daitezen ikasketa-prozesua bultzatzea.

Helburu biok 2013ko urritik 2014ko uztailera burutuko den “Top Ten Training “Ekintzailetzarako 10 gako” Egitarauan gauzatzen dira.

Egitaraua, zenbakitan, honela gauza liteke::
10 hilabete elkarrekin egoteko
10 saio negozio digital baten gakoak ikasteko
10 profesional, goi mailakoak eta jakintza erakusteko gaitasunarekin

Egitaraua doanekoa da, lortu nahi duen helburua jakintza sustatzea eta gure lurraldean negozio digitalen garapenean betekizuna duten edo izan ahal duten pertsona eta profesionalen artean harremana erraztea delako.

 

Beaz

FREE
VIEW