Infobeaz

12. AED saria: baduzu hautagairik?

Abian dago jada Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak  ematen duen sariaren edizio berria. Sari honek Bizkaiko enpresagintzan parte hartzea sustatzeko lanean ari diren emakumezko enpresari, zuzendari, enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuen lana eta ibilbidea aitortu nahi ditu. Hautagirik baduzu, bidali proposamena AEDra.

Hautagaiak izan daitezke:

  • Bizkaiko Lurraldean jardun eta arlo sozio-ekonomikoan gailendu edo gainontzeko enpresarientzat zein, oro har, herritarrentzat erreferentea izan daitekeen ibilbide profesional aipagarria erakutsi duten Emakumezko Enpresari eta Zuzendariak.
  • Emakumezkoek enpresa munduan duten parte-hartzea handitzea ahalbidetu duten prozesu eta politikak abiarazi dituzten Enpresa edo bestelako Erakundeak.

Elkarteak, emakumezko enpresari, zuzendari eta profesionalen sustapen lana bere gain harturik, eta elkartea eta beronek ordezkatzen dituen Bizkaiko emakume eta enpresak sustatu, indartu eta ikustarazi nahian, egindako lan-ibilbideagatik, enpresaren bideragarritasunagatik edo beste edozein faktorerengatik ibilbide profesional arrakastatsua egiaztatu dezakeen hautagaia sarituko du.

Beaz

FREE
VIEW