- Home
- iF Design Student Award 2025
iF Design Student Award 2025
- Ekitaldi hau amaituta dago
iF Design Student Award 2025

Ekainaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak iF Design Student Award 2025 sariak banatuko ditu.
iF Design Award sariak diseinu-sari zaharrenetakoak dira (1953), eta ospe handia dute nazioartean. Alemaniako IF International Forum Design erakundeak ematen ditu, eta diseinuari lotutako diziplinetako profesionalen eta ikasleen bikaintasuna aitortzen dute.
Urtero 10.000 hautagai inguru aurkezten dira Ikasle kategoriara, GJHetan jasotako erronka globalei irtenbideak ematen dizkieten proposamenekin.
20 herrialdetako enpresak eta diseinatzaileak Bilbon izango direla baliatuz, bi eguneko programa bat antolatu da; egitarauaren barruan kultura- eta sormen-industriei lotutako prestakuntza-zentro eta erakundeen bisita sartzen da, bai eta berrikuntza-tailer ireki bat gizarte-eragileekin eta networking-ekitaldi bat ere Azkuna Zentroan.
iF Design eta EIDE – Asociación del Diseño Vasco/Euskal Diseinuaren Elkarteak antolatutako topaketa da, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.
Xehetasunak
- Data: 20 ekaina, 2025
-
Ordua:
8:00 am - 5:00 pm
- Ekitaldi kategoria: Beazen jardunaldia, Besteak, Jornada Beaz, Otros
- Ekitaldi etiketak:diseinua, iF Design Student Award
Egoitza
- Museo Guggeheim
