- Home
- Bizkaia Mobile World Congressen
Bizkaia Mobile World Congressen
- Ekitaldi hau amaituta dago
Bizkaia Mobile World Congressen
3 martxoa, 2025/9:00 am - 6 martxoa, 2025/5:00 pm

Martxoaren 3tik 6ra Bartzelonan egingo den Mobile World Congressen “teknologia kuantikoak eta lankidetza publiko-pribatua” topaketaren protagonista izango da Biqain estrategia.
Hitzordua Telefónica konpainiaren standean izango da. Konpainia horrekin Bizkaiko Foru Aldundiak akordio bat sinatu berri du bere bazkide teknologiko bihurtzeko teknologia kuantikoaren estrategia industrial horren garapenean.
Saioan Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak eta Patricia Díez Telefonicako Sare eta Sistemen Segurtasuneko zuzendariak parte hartuko dute.
Horrez gain, Beazeko talde teknikoak Bizkaiak eskaintzen dituen startup teknologikoen hazkunde-aukerak azalduko ditu.
Xehetasunak
- Hasiera: 3 martxoa, 2025/9:00 am
- Amiera: 6 martxoa, 2025/5:00 pm
- Ekitaldi kategoria: Beazen jardunaldia, Besteak, Jornada Beaz, Otros
- Ekitaldi etiketak:Mobile Word Congress
