Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BFA – Bizkaia Sortzailea programa

15 martxoa, 2019/8:00 am - 3 maiatza, 2019/1:30 pm

Laster amaituko da epea Bizkaia Sortzailea foru Programan eskaerak egiteko. Helburua sektoreko enpresa eta elkarteetan proiektu berrien garapena sustatzea da. Maiatzaren 3an, 13:30ean, amaituko da epea.

Zehazki diru-laguntza hau eskatzen duten erakunde onuradunen profilak bi dira:

  • Jarduera nagusia industriaren, bideojokoen, modaren eta ikus-entzunezko sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
  • BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideo-jokoak.

Beazek kudeatzen du Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak ematen duen diru-laguntza hau. Gure lantalde teknikoaren laguntza izango duzu orientabidetzeko eta edozein zalantza argitzeko.

Xehetasunak

  • Hasiera: 15 martxoa, 2019/8:00 am
  • Amiera: 3 maiatza, 2019/1:30 pm
  • Ekitaldi etiketak: