Prestaekin programa 2020

Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2018 eta 2019ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programaren 4. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!

Helburua

Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…

Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.

Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 7 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2020ko otsailaren eta urriaren bitartean burutuko dira Beazen.

Egitaraua

1 Moduloa

2020ko otsailaren 5a (15:30 – 19:00) eta 6a (09:00 – 13:30)

Ideiatik errealitatera

Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.

Hizlaria: IGNACIO AZPIAZU


2. moduloa

2020ko martxoaren 4a (15:30 – 19:00) eta 5a (09:00 – 13:30) 

Komunika ezazu zeure proiektua

Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.

Hizlaria: LUPE DEL RIO eta IDOIA RUA


3. moduloa

2020ko apirilaren 1a (15:30 – 19:00) eta 2a (09:00 – 13:30) 

Markaren irudia

Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.

Hizlaria: CRISTINA VICEDO 


4. moduloa

2020ko maiatzaren 6a (15:30 – 19:00) eta 7a (09:00 – 13:30) 

Lean ekintzailetza

Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.

Hizlaria: NESTOR GUERRA


5. moduloa

2020ko ekainaren 3a (15:30 – 19:00) eta 4a (09:00 – 13:30) 

Inbertsiogileen bila

Helburua: Inbertsiogileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezaguerak eskuratzea eta proiektua prestatzea inbertsiogileentzat erakargarria izan dadin.

Hizlaria: MATHIEU CARENZO


6. moduloa

2020ko irailaren 23a (15:30 – 19:00) eta 24a (09:00 – 13:30) 

Marketing digitala

Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.

Hizlaria: NACHO SOMALO


7. moduloa

2020ko urriaren 14 (15:30 – 19:00) eta 15a (09:00 – 13:30) 

Finantza informazioa interpretatzen ikasi

Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea

Hizlaria: NAIARA PINEDA

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA