Infobeaz

Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren edizio berria

Maiatzaren 6an online jardunaldi bat antolatu dugu Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan,  matematiken bidez berritu nahi duten Bizkaiko ETE eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren hirugarren edizioa aurkezteko. Izen ematea maiatzaren 5era arte.

Bileran zerbitzuaren gakoak azalduko dira: doakoa, indibidualizatua eta aldi berean kolaboratiboa dela enpresa bakoitzaren eta BCAMeko Ezagutzaren Transferentziarako Unitarearen artean, eta hasiera-hasieratik zein erronkatan lan egingo den argi izatea erabakigarria dela. Aholkularitza, datuen diagnostikoa eta modelizazio fluidodinamikoa (CFD) ardatz dituzten bi proiektu-tipologiez ere hitz egingo da.

Informatiboaz gain, jardunaldia hirugarren edizioaren abiapuntua izango da, parte hartu nahi duten enpresek topaketaren amaieran partekatuko den eskabide-inprimakia bete beharko baitute. Horietako sei hautatuko dira eta uda hasieran hasiko dira zerbitzua garatzen.

,
Beaz

FREE
VIEW