Abenduarn 20arte egongo da zabalik Bizkaia Mentoring Networkek antolatzen dituen talde-mentoring saio berrietarako hautagaitza aurkezteko epea.
Programa sei urte arteko antzinatasuna edo 10 langile arte duten enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren proiektua batzorde aholkulari baten aurrean aurkeztu eta haien iritziak berehala jaso nahi badituzte. Enpresak zuzentzen eta sortzen esperientzia handia duten 3 edo 4 profesionalek osatuko dute talde hori.
Saioak banakakoak eta ateak itxita izango dira; ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta 2022ean zehar luzatuko dira. Aurretik, urtarrilaren 18an eta 19an, bi topaketa antolatu dira, hautaketa-prozesuaren barruan.
Bizkaia Mentoring Network Cebek, Deusto Business Alumni eta Euskalit batera bultzatutako ekimena da, hazteko ahalmen handia duten proiektuak garatzen ari diren enpresa-aholkularien eta startupen artean jakintza transmititzen laguntzeko.