Infobeaz

ETE Tresna: ETE berritzaileak finantzatzeko eskema berria

instrumentopymeDatorren azaroaren 6an, Arabako Parke Teknologikoan, tresna berriak nola funtzionatzen duen eta kalitatezko proiektua aurkezteko eta bideratzeko gakoak sakon ezagutu ahal izateko, jardunaldian ETE batek landu beharko lituzkeen berrikuntza-zikloko fase ugariak ezagutzen dituzten adituak izango dira.

Europako Batzordeak berrikuntzak ustiatzeko gaitasun handia duten ETE-en presentzia areagotu nahi du nazioarteko merkatuetan. Horretarako, HORIZONTE 2020 izeneko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako programaren baitan, ETE tresna izenekoa sortu dute.

Hurrengo 7 urteetarako 2.800 milioi euroko aurrekontua du eta ETE tresnak ETE-etarako epe ertainerako hazkunderako negozio-aukerari erantzuten dieten proiektu nagusiak finantzatuko ditu. Onartutako proiektu bakoitzerako finantzaketa publikoaren gehieneko muga 2,55 milioi €-koa izango da. Lehen deialdian, Espainia izan da finantzatutako proiektu kopuru handieneko herrialdea (39), eta haietako 4k Euskadiko ETE-en partaidetza izan dute.

Gainera, bertaratutako enpresek beren proiektu-ideiak ETE tresnaren inguruko Harremanetarako Estatuko Puntuko (NCP) Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroko (CDTI) Luis Guerrarekin alderatu ahal izango dituzte. Elkarrizketa eskatzeko, beharrezkoa izango da BILERAKO FORMULARIOA betetzea eta helbide honetara idaztea: acalleja@pt-alava.es. Betetako formularioak jasotzeko azken eguna 2014/10/31 izango da; hori dela eta, egin daitezkeen berrikusketen kopurua mugatua denez, harremanetan lehenbailehen jartzea gomendatzen dugu.

– ETE tresnari buruzko informazio gehiago hemen: http://ec.europa.eu/digital-agenda/en/sme-instrument-0
– Proiektuen proposamenak aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduak 17 (I. eta II. fasean dauden proiektuak).


EGITARAUA

09:00 Izen-emateak

09:30 Ongietorria
Jose Miguel Corres. Euskadiko Teknologia Parkeen presidentea.
Leyre Bilbao. Teknologia eta Estrategia zuzendaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza.
09:45 ETE tresna ulertzen.
Luis Guerra. CDTI – NCP PYME (ETEak)

10:30 Negozio-plan ona prestatzea.
Alicia González. Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa.

11:00 Ebaluatzaile baten esperientzia.
David Montero. ETE tresnaren kanpoko ebaluatzailea.

11:30 Kaferako atsedenaldia

12:00 Enterprise Europe Network-ek ETE tresnan betetzen duen rola
Garbiñe Larrauri eta Arturo Antón (Key Account Managers). Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa.

12:30 Coach-aren rola proiektuaren garapenean.
Julián de Juan. Π Estrategia

13:00 Jardunbide egokien kasua.
Jesús de la Fuente. Graphenea

13:20 Mahai-ingurua-galderak-oharrak

13:45 Amaiera-ekitaldia

Beaz

FREE
VIEW