Lau proposamenek gainditu dute Biok IMQ Igurco erronkaren lehen sailkapen fasea. Horien atzetik daude ADEMBI elkartea, e-Process MED, Junlan eta Trak, disfagiaren ondoriozko arriskuak murrizteko soluzioak proposatzeko orduan ikuspegi anizkoitzak islatzen dituen laukotea, eta ebaluazio-batzordea harrituta utzi duena bere proiektuen kalitateagatik.
Erronkaren bigarren fasera igaroko dira orain, soluzioa doitzeko eta leuntzeko aukera emango dien fasera. Horretarako, otsailaren 1etik 4ra In factory innovation trip deiturikoa gauzatuko dute, baterako sorkuntzako tailer bat IMQ Igurcoko talde tekniko batekin batera, eta haren feed back-ak azken proposamena zehazten lagunduko die. Berriro aurkeztuko diote ebaluazio-taldeari, eta hark baloratuko du erronkari zenbateraino erantzuten dion, berrikuntzari eta garapenari dagokienez, sustatzaileen esperientzia eta bideragarritasuna. Otsailaren 15ean argitaratuko dira emaitzak.
Talde irabazleak 15.000 euro inguruko proiektu pilotu bat garatuko du IMQ Igurcorekin batera. Behin amaituta, BEAZek soluzioaren eskalagarritasuna laguntzen foru programen bidez babesteko aukera aztertuko du.
Biok! BEAZek bultzatutako berrikuntza irekiko ekimena da, Bizkaiko erreferente-enpresak berrikuntza-ekosistemarekin lotzeko eta/edo haien lehia-posizionamendua sendotzeko eta/edo bizkortzeko.