Infobeaz

BIOK! erronka, Segurma

Berrikuntza irekiko beste erronka bat plazaratu dugu, Nagusi Intelligence Center-en baitan, etxe eta negozioetarako segurtasun eta zaintzako konponbide pertsonalizatuetan espezializatutako Segurmarekin batera. Apirilaren 27tik ekainaren 10era zabalik egongo da epea BIOK! erronka honi konponbideak emateko.

Nola hobetu adineko pertsonen segurtasuna etxean? Nola sustatu haien autonomia? Nola optimizatu lehendik dauden segurtasun-irtenbideak? Nola baliatu teknologia berriak segurtasunaren sektorean? Galdera hauek eta beste batzuk daude BIOK! erronka berriaren enuntziatuaren atzean:

Nola bermatu adineko pertsonen autonomia eta ongizatea etxean, Segurmaren gaitasunak aprobetxatuz, intrusiboa ez den irtenbide bat eskainiz (ANIM) eta denbora errealean jarduteko?

Edozein ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko edo unibertsitate saia daiteke erantzuna ematen, osorik edo zati batean.

Aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagaien aurrehautaketa egingo da, eta, ondoren, ekainaren 10etik 21era, banakako elkarrizketak egingo dira, online edo telefonoz, proiektu finalistak zehazteko.

Horiek, ekainaren 28tik uztailaren 1era, In Factory innovation trip tailerrean parte hartuko dute, Segurmako talde teknikoarekin batera egindako sorkuntza-tailer batean.

Uztailaren 15ean jakinaraziko da talde irabazlea, eta horrek 6 hilabete izango ditu 15 000 €-ko proiektu pilotu bat garatzeko.

 

2022ko maiatzaren 19an zalantzak argitzeko jaurdunaldia

,
Beaz

FREE
VIEW