Otsailean Bizkaia Mentoring Network-ek bultzatzen dituen mentoring saioei ekingo diegu berriro. Horietatik onura aterako dute urte amaieran Beazen izan zen hautaketa prozesua gainditu duten hamar enpresek. Ezagutu itzazu.
Hona hemen aukeratutakoak: AB Breathing Institute, Alterity Global, AMZ Magic Stories, Anbiolab, C4OL Coaching Online, Koalak Studios, Runnea, SACEN Technology Solutions, Testualia, eta Triana by C.
Horien artean enpresa profil ezberdinak daude, Bizkaia Mentoring Network-ek izan duen bilakaera erakusten duena. 2015ean sortu zuten Beaz, Cebek, Deusto Business Alumni, eta Euskalit-ek, eta hasierako helburua zen 10 urtera arteko startupei eta hazteko ahalmen handiko proiektuak garatzen ari ziren hamar langile baino gutxiagoko enpresa txiki eta ertainei banakako mentoretza-zerbitzuak eskaintzea.
2018an, taldekako mentoringaren aldaera bat jarri zen abian, startup eta ETEei zuzendua, eta hainbat gaitako adituen aholku-kontseilu batek laguntza ematen die.
Aukeratutako hamar enpresek saio batzuetan edo besteetan parte hartuko dute. Banakako mentoring saioak otsailaren 24an hasiko dira; taldekakoak, egun batzuk lehenago, 19an.