Infobeaz

Lointek, etengabeko egunerapenerako kultura

lointek1Lointek proiektuak garatu eta kudeatzeko ingeniaritzako enpresa bat da, 1996. urtean sortu zena. Haren jardunean, La Peña mekanika-enpresaren eta Babcocken ezaguerak, langileak eta baliabideak batzen dira. Sortu zenetik, egoera orotara moldatzeko gaitasuna eta malgutasuna dira, hain zuzen ere, enpresaren ezaugarri bereizgarriak, eta bai etengabeko egunerapenerako kultura ere.

Urte gutxitan, planoaren araberako oinarrizko fabrikaziotik proiektuak oso-osorik garatzera igaro da Lointek enpresa; ildo horri jarraiki, azken belaunaldiko makineria eskuratu du eta negozio-bulego berriak eta merkataritzako ordezkaritza-bulego berriak ireki ditu atzerrian.

Horri guztiari esker, I+G arloko inbertsio handia egin ostean, Urdulizko enpresa hau aitzindari izatea erdietsi du eguzki-planta termikoetarako lurrin-sorketarako sistemen fabrikazioaren alorrean.

[youtube http://youtu.be/1kWIHpbIGqg]
,
Beaz

FREE
VIEW