- Home
- Protagonistak
- Imanol Pradales Elkarkidetza programa aurkezten
Imanol Pradales Elkarkidetza programa aurkezten
Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak Elkarlanean programa aurkeztu zuen otsailaren 18an, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen arloko ordezkaritza zabal baten aurrean. Aldundiak enpresen arteko lankidetza sustatu nahi du, horren bidez berrikuntza proiektuak garatzeko.
Beazek Bilbao Exhibition Centren (BEC) urtero antolatzen duen Bizkaia Enpresa bileran Imanol Pradalesek ziurtatu zuen ezin dela esan krisi ekonomikoaren ondorioak atzean utzi ditugunik, baina bai “duela bi urte baino egoera hobean gaudela. Hazten ari gara eta Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen hazkunde burutsua bultzatzeko aprobetxatu behar dugu”.
Pradalesek esan zuenez, gure Lurraldeko enpresa-sareak egiteko duen erronka nagusia hazkundearena da, eta hori lortzeko elkarlanean jardun dezaten eskatu die enpresei: “Lankidetza fakturazioan hazteko, merkatu eta merkatu-kuotan hazteko, posizionamenduan hazteko, harremanetan hazteko, produktu eta zerbitzu eskaintzan hazteko, finantzazio, inbertsio eta lanpostuen sorkuntzan hazteko…”.
Horixe da Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 2016. urterako prestatu duen Elkarlanean programaren helburua, Bizkaiko enpresak eta enplegua haz daitezen enpresen arteko lankidetzaren aldeko apustua eginez.