- Home
- Enpresaren protagonistak
- Bankook Design Chambre, diseinu berria hutsala ez den kontsumitzaile batentzat
Bankook Design Chambre, diseinu berria hutsala ez den kontsumitzaile batentzat
Bankook diseinuaren eta lehiakortasunaren zaintzako profesional batzuek 2012. urtean Bilbon sortu zuten estudioa da; helburua esparru desberdinetan aholkularitza zerbitzuak eta diseinua eskaintzea zen. 2014. urtean elikaduraren arloko ohitura berriei erantzuna emateko objektuak diseinatzen hasi ziren eta Cookplay editorea sortu zuten eta bertatik etxerako objektuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituzte. Euren lehen proiektuak –Jomon baxera- diseinuaren arloko sari garrantzitsuak jaso ditu eta berari esker 13 herritan daude gaur egun. Irailean bigarren bilduma kaleratuko dute, Yayoi, estudioarentzat araua dena betez berrikuntza hutsa bilatzen ez duen kontsumitzaile erantzule batentzat pentsatuta dagoena.