- Home
- Protagonistak
- Armuseli, artea eta moda proiektu bakar batean
Armuseli, artea eta moda proiektu bakar batean
Itxaso Torronteguik eta Patricia Gomezek jarrera ekintzailea dutela aitortzen dute, modaren eta artearen munduan izandako prestakuntzarekin Armuseli sortu baitute. Emakumezkoentzako moda marka bat da, bilbotarra, mundu guztiko artistekin lankidetzan aritu eta haien obrak inprimatu esklusiboetan islatzen dituena. Dendetan dago lehenengo bilduma eta jaso dituzte lehenengo erantzun positiboak.