BCAM: matematikak enpresa arloan

Beazen, maiatzaren 15etik 19ra, European Study Groups With Industry foroaren 131. edizioa burutu zen. Lehenengo aldiz ekarri du BCAMek Euskal Herrira eta helburua enpresa eta matematikarien artean lankidetzarako zubiak ezartzea zen, industria edota zerbitzuetako erronka eta arazoei erantzuna emateko.

Astebetez zenbait ikertzailek, batez ere matematikariek, lau euskal enpresarekin -CIE Automotive, Eroski, Fon Labas eta Xpheres Basketball Management- lan egin zuten fluidoen dinamika konputazional, estatistika edo optimizazio heuristikoari dagozkien gaietan.

Euskal Herrian lehenengo aldi burutzen den arren, foro honen ibilbidea luzea da 1968an Oxforden sortu zenetik.  Ordudanik munduan errekonozitua da matematika eta industriaren artean jakintza transferitzeko.

BCAMek antolatu zuen, Beaz, Math-in sarearen eta Europako MI-NET sarearen laguntzarekin.

Beaz

FREE
VIEW