Ekonomia Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute ekintzailetza-proiektu bat duten ekintzaileentzatĀ doaneko “Prestaekin” trebakuntza-programaren 8. edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!



Helburua

Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioaā€¦

Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.

Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 8 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2024ko urtarrilaren eta ekainaren bitartean burutuko dira.

Egitaraua

1. moduloa

2024ko urtarrilaren 31a (15:00 – 19:00) eta otsailaren 7a (15:00 – 19:00)

Ideiatik errealitatera

Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta ā€œgarajetik fabrikaraā€ aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.

Hizlaria: IGNACIO AZPIAZU


2. moduloa

2024ko otsailaren 14a (15:00 – 19:00) eta 21a (15:00 – 19:00)

Komunika ezazu zeure proiektua

Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.

Hizlaria: MAITANE SALINAS


3. moduloa

2024ko otsailaren 28a (15:00 – 19:00) eta martxoaren 6a (15:00 – 19:00)

Markaren irudia

Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.

Hizlaria: LEIRE MANDIZABAL eta ERKUDEN MENDIZABAL


4. moduloa

2024ko martxoaren 13a (15:00 – 19:00) eta 20a (15:00 – 19:00)

Lean ekintzailetzaa

Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.

Hizlaria: JON ICAZURIAGA


5. moduloa

2024ko apirilaren 10a (15:00 – 19:00) eta 17a (15:00 – 19:00)

Marketing digitala

Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.

Hizlaria: NACHO SOMALO


6. moduloa

2024ko apirilaren 24a (15:00 – 19:00) eta maiatzaren 8a (15:00 – 19:00)

Finantza informazioa interpretatzen ikasi

Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea.

Hizlaria: NAIARA PINEDA


7. moduloa

2024ko maiatzaren 15a (15:00 – 19:00) eta 22a (15:00 – 19:00)

Finantzatu zeure proiektua

Helburua: Inbertitzaileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta inbertitzaileentzat erakargarria izan dadin proiektua prestatzea .

Ponente: JON HOYOS.


8. moduloa

2024ko maiatzaren 29a (15:00 – 19:00) eta ekainaren 5a (15:00 – 19:00)

Kudeaketa-ereduak

Helburua: Ekintzaileei beren enpresaren ingurunea aztertzeko irizpideak ematea, kudeaketa estrategikoa eta estrategien egokitasuna aztertzeko.

Ponente: MARƍA BEGOƑA PEƑA



Beaz

DOAKOA
IKUSTEA