- Home
- Prestaekin programa 2019
Prestaekin programa 2019
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapen Zerbitzuak eta Beazek abian jarri dute 2017 eta 2018ko Sorkuntzarako foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileentzako doaneko Prestaekin trebakuntza-programaren 2 edizioa. Zure negoziorako giltzarri garrantzitsuak ezagutu ditzazun aukera aparta!
- Helburua
- Egitaraua
Ekimenaren helburua enpresa berria sortu duten edo proiektu berritzailea garatu duten pertsonei Aldundiak ematen dien laguntza hobetzea da, zenbait gairi buruzko ezagutza eskainiz: negozio-eredua, marketin digitala, komunikazioa…
Foru diru-laguntzetara aurkezten diren proiektuen balioztapena egiterakoan urtero desoreka agertzen da enpresen ezagutzan eta ohikoa izaten da ekintzaileek teknologia edo produktua ondo menperatzea baina proiektuen aurrerapena oztopatzen dituzten hutsuneak izatea.
Lehen prestakuntza-programa honen helburua, hain zuzen, enpresa bat sortzea erabakitzen dutenen gaitasunak sendotzea da. 7 modulo izango dira bakoitza 2 saiotakoa eta 2019ko otsailaren eta urriaren bitartean burutuko dira Beazen.
1 Moduloa
2019ko otslaren 13a (15:30 – 19:00) eta 14a (09:00 – 13:30)Ideiatik errealitatera
Helburua: Ideiaren azterketa kritikoa egitea, garrantzia emanez balio-proposamenari , sektorearen arrakastarako gakoak eta industriaren driverrak zein diren ulertuz eta “garajetik fabrikara” aldatzeko egin behar diren urratsak ikasiz.
2. moduloa
2019ko martxoaren 13a (15:30 – 19:00) eta 14a (09:00 – 13:30)Markaren irudia
Helburua: Produktu baten marka-irudia osatzen duten osagaiak eta kudeaketa osoa identifikatzea, kontsumitzaileari benetan transmititu nahi dioguna helarazteko.
3. moduloa
2019ko apirilaren 10a (15:30 – 19:00) eta 11a (09:00 – 13:30)Komunika ezazu zeure proiektua
Helburua: Ekintzaileei beharrezko gaitasunak eta tresnak eskuratzea inbertsiogileen aurrean aurkezpen landua egin dezaten.
4. moduloa
2019ko apirilaren 8a (15:30 – 19:00) eta 9a (09:00 – 13:30)Lean ekintzailetza
Helburua: Lean startup esparru metodologikoaren hastapenak eta Business Model Canvas erabiltzen sakontzea.
5. moduloa
2019ko maiatzaren 29a (15:30 – 19:00) eta 30a (09:00 – 13:30)Inbertsiogileen bila
Helburua: Inbertsiogileek startupetan inbertitzeko dituzten gakoak ezagutzea, beren enpresa baloratzeko oinarrizko ezaguerak eskuratzea eta proiektua prestatzea inbertsiogileentzat erakargarria izan dadin.
Hizlaria: MATHIEU CARENZO
6. moduloa
2018ko ekainaren 13a (15:30 – 19:00) eta 14a (09:00 – 13:30)Marketing digitala
Helburua: Marketin digitalaren bidez merkaturaketa hobetzeko ezaguerak eta tresnak.
7. moduloa
2019ko urriaren 16 (15:30 – 19:00) eta 17a (09:00 – 13:30)Finantza informazioa interpretatzen ikasi
Helburua: Nola ezarri produktuaren kostua/salmenta-prezioa eta balantzea eta altxortegiko fluxua eta oinarrizko ratioak interpretatzea